Datuen deskarga

Atal honetan aplikazioan jasotako datuak deskargatu ahal izango dituzu THREDDS zerbitzu baten bidez, jarraian azaltzen dena.

Atari honetan jasota dauden datuetako batzuk Urban Klima 2050 - LIFE 18 IPC 0000001 proiektuaren bidez finantzatu dira.

UrbanKlima2050 LIFE

THREDDS

THREDDS Data Server (TDS) web zerbitzaria da, datu zientifikoetarako eta metadatuetarako sarbidea ematen duena, urruneko datuak atzitzeko protokolo estandarrak erabiliz, hala nola OPeNDAP, WMS, WCS eta HTTP. TDS zerbitzaria Unidatak garatu eta mantentzen du (University Corporation for Atmospheric Research (UCAR) partzuergoaren dibisio batek, alegia), eta National Science Foundationek finantzatzen du. THREDDS zerbitzu honek atarian jasotako datuetara sarbidea baimentzen du hurrengo egituraren bidez:

  • Behaketak (eguneroko datuak): Behaketa-datuak eguneroko bereizmenarekin
  • Behaketak (urteko datuak): Behaketa-datuak urteko eskalan (denbora-serieetan agertzen den informazioarekin bat datoz)
  • Behaketak (klimatologia): erreferentziazko aldi klimatikoko behaketa-datuak (mapetan agertzen den informazioarekin bat datoz)
  • Proiekzioak RCP 4.5 eta RCP 8.5 agertokietarako (eguneroko datuak): klima proiekzioen datuak eguneroko bereizmenarekin
  • Proiekzioak RCP 4.5 eta RCP 8.5 agertokietarako (urtez urteko datuak): urteko eskala duten klima proiekzioen datuak (denbora-serieetan agertzen den informazioarekin bat datoz)
  • Proiekzioak RCP 4.5 eta RCP 8.5 agertokietarako (klimatologia): erreferentziazko aldi klimatikoaren proiekzio klimatikoen datuak (mapetan agertzen den informazioarekin bat datoz)

THREDDS zerbitzura sartzea